Nekazal herri bateko ohiko etxe bat da Cal Còbit. Baliabide posible guztiak aprobetxatuz eraiki da (egurrezko habeak, lur hidraulikoa, teilak…) eta material nobleak erabiliz (egurra itxieretan, kortxoa isolatzeko, karea fatxadan,…). Eskuz eraikitako altzariek eta dekorazioak, leku xarmagarri bat sortarazten dute.
Cal Còbit familia eta lagun kuadrilentzat pentsatua dago. Bertan 8 pertsonentzako tokia dago, baina beste bi ohe gehitu daitezke. Gainera, etxearen zati bat alokatu daiteke (ikusi baldintzak tarifak atalean).
Hiru solairutan banatuta, 4 logela ditu landetxeak: bi logela ohe bikoitzekin (1,50x2m) eta beste bi logela bi ohe indibidualekin (90×1.9m).
Sukalde-egongela zabal bat dago, bi komun oso (dutxekin) eta beste komun lagungarri batekin batera. Kanpoko terraza bat ere badago, La Mussara mendiaren ikuspegi bikainarekin.
Ez dira animaliak onartzen eta legediak eskatzen duen bezela, ezin da barruan erre. Bizilagunenganako begiruneagatik, ezin dira festak ospatu.










